Arizmendiarrieta

HOME / BLOGA, ALBISTEAK ETA IRITZIAK /

Sartzeko formularioa

Oraindik erabiltzailea ez bazara,
erregistratu.

Bloga Albisteak eta Iritziak

abe 12

JOSE MARIA ARIZMENDIARRIETA Arrasateko KULTURATE, 2014ko azaroaren 27an

JOSE MARIA ARIZMENDIARRIETA
Arrasateko KULTUR ATE, 2014ko azaroaren 27an

“LANA, BERTUTE GUZTIEN AMA”, esan ohi dugu euskaldunok; eta gaurko ekintza honetan eskertzen eta gogoratzen dugun bizkaitar gipuzkoarrari, nire ustez, ondo datorkio esaldia bera eta mamia.
ON JOSE MARIA ARIZMENDIARRIETA apaizak halako funtsezko esanahia eman zion lanari berari eta lan egiteari, bokazioaren kategoriara jasoz.
Argi zeukan, erabat barneratu zuelako, lanaren bidez eraiki eta antolatzen duela pertsonak bere burua, lana baita protagonista eta ez kontsumoa. Eta ederra izango litzateke guk ere halako kontzientzia eduki eta horretan saiatuko bagina.
HEMEN erlijio gogoetarako aldizkariaren alea osatzeko idazkiak irakurriz, hiru sentimendu adierazi nahi dizkizuet, leziorik ematera etorri ez naizenez.

1. Erlijio gogoetarako aldizkaria da HEMEN, alor horretan euskaraz argitaratzen den bakarra; eta une honetan zuzendari zerbitzuaren arduradun izanik, eta Erredakzio Kontseilu kideekin bat eginik, ESKER ONA agertu nahi diot “On Jose Maria Arizmendiarrietaren Adiskideen Elkarteari” haren bizitza, gizatasuna eta espiritua eta bere bizitzan zurrun izan ziren lanaren eta kooperatiben ikuspuntua ezagutzera emateko HEMEN aldizkaria aukeratu izan duelako.

2. ON JOSE MARIZMENDIARRIETArentzat PERTSONA izatea zen jo-muga NAGUSIA. Ez kooperatibek, ez edozein erakundek, ez eta ere elizak… ezin dezakete funtzionatu PERTSONAK funtzionanzten ez badu. PERTSONA LEHENTASUN, gero geroak eta gainentzekoak

3. Nahiz bere izen ona galdu duen, naiz neurri gabean kritikatua den, nahiz inork gutxik sinetsi elizaren baloretaz, ON JOSE MARIA ARIZMENDIARRIETAK Elizaren Doktrina soziala baliagarria dela agerian jarri eta erakutsi zuen, pertsonari eta lanari berea emanez eta ez kontsumoa ikurtzat hartuz.

Eta besterik ez; eskerrik asko.

Frantzisko aita santuak, Estrasburgon (2014-11-25), Europako Parlamentuan, esan du: <Ez bedi Europa “ekonomiaren” giran eraki, ”gizakiaren” sakralitatean baiziK”>. 

Categorías: Kausari buruzko albisteak.

facebook twitter


0 comentarios


Corporación Mondragón Mondragón Unibertsitatea
Arizmendiarrietaren lagunak elkartea Caja Laboral

DON JOSE Mº ARIZMENDIARRIETA
Copyright © 2011. Jose M. Arizmendiarrieta kanonizatzeko kausa.

HOME | BIOGRAFIA | DOKUMENTAZIOA | BLOGA | OTOITZA | HARREMANAK | BULETINAK