Arizmendiarrieta

HOME / BIOGRAFIA /

Jose M. Arizmendiarrietaren biografia (1915-1976)

Apaiza eta Arrasateko mugimendu kooperatiboaren arima

Markinan jaio zen (Bizkaia), Barinaga auzoan, 1915eko apirilaren 22an. Gurasoak Jose Luis eta Tomasa ziren. Hiru anai-arreba zituen, eta bera zen maiorazkoa. 12 urte bete arte parrokiari atxikita zegoen eta auzoko baserriek eta kideek ordaintzen zuten tokiko eskolan ikasi zuen.

12 urterekin Arteagako Apaizgaitegi Txikian sartu zen. Literatur zalea zen, eta amak bultzatu zuen hartara. Apaizgaitegian mundu berri bat aurkitu zuen. Baina jatorriari ere heldu zion, hazten ikusi zuen eta fedearen horizonte zabal-zabala erakutsi zion nekazari lurrari.

Jada Gasteizko Kontzilio Apaizgaitegian zegoela, Filosofia eta Teologia ikasten, Gasteizko Apaiz Mugimenduaren espiritualtasunean murgildu zen, irakasle nagusi Joaquin Goikoetxeandia, Juan Thalamas edo Roberto Aguirre zituelarik, eta horietako lehenaren lema bere egin zuen: “Apaiza izan, apaiza beti eta guztian”. Oinarrizko ikur horrekin, 1936ko martxoan kontsakratu egin zen, Jainkoaren eta Ama Birjinaren aurrean, apaiz bizitza intimoaren alde.

1936ko Gerra Zibilean oraindik 21 urte zituen, eta apaizgai gazteak Euskadi maitatzen ikasi zuen, bestelako aberririk gorrotatu gabe halere. 1936ko urrian sortu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile euskalduna zen "EGUNA" aldizkarian aurkitu zuen lana. 1937an atxilo hartu zuten, salaketa baten biktima. Baina Gerra Kontseiluaren ebazpenak, batez ere, apaizgai bizitzarekin jarraitzea ahalbidetu zion. Bien bitartean, Jose Migel Barandiaranek eta Manuel Lekuonak maisuki gidatu zuten euskal kulturaren pizkundean, mundu modernora zabalik eta, bereziki, Ebanjelioari buruzko fedean. “Kardaberaz” erakundearen ekimena, berak zituen nahiak gauzatzeko bidea izan zelarik, Jose Maria gazteak arautu zuen.

Rufino Aldabalde jauna haren bizitzan eragin handia izan zuen apaiza izan zen, espiritua garatu zioten mezuen bitartez: "Bizitzak meza etengabea izan behar du” eta “gugan dagoen oro Jainkoarena da, arimena da, ez gara apaiz guretzako". Eta Don Jose Mariak bere entregarekin osatzen zituen baieztapen horiek: “Eskerrak eman behar dizkiot Jainkoari gure bokazioaren mesede hain handiagatik”. Gerra Zibila amaitu eta apaizgaitegia itzuli zenean, fedearen atzetik santutasunera emanik: “Ez dit axola izango ingurukoek zer dioten, Kristok nitaz zer esango duen baizik”.

Jada 1941eko otsailean Arrasaten apaiz lagunkidea zen, eta Ekintza Katolikoko kontseilari izendatu zuten. Bere indar guztiak eman zituen gizartea kristautasunez elkartzeko, eta artzain langintzan hasteko bere mezu erakargarriarekin bat egin zuten gazteen talde handia mobilizatu zuen: "Eman zure burua Kristori, zure pertsonarengan Hura islatuz eta ongia eginez". 1943an Eskola Profesionala sortu zuen, eta 1947an 11 gazte bidali zituen Zaragozara, Industria Peritutza ikastera. Eskola eta gazte haiek izango ziren Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren oinarria.

Apaiz lagunkidearen bizitzak lan nekeza eta atsedenik gabea eskatzen zion. Parrokian lan egiten zuen, Ekintza Katolikoaren Zentroan, Eskola Profesionalean. Eta bere mezu sakonekin liluratzen zuen: “Inork ezin du lanaren duintasunari buruz hain zilegi eta egoki hitz egin gerok kristauok bezala”. Eskolan egunero ematen zuen hitzaldia zen gune kuttuna, eta bertan “ozen” pentsatzen zuen. Pentsalari sozialak aztertzen zituen, hala nola Gregorio Ruiz de Yurre, Herrera Oria edo Enrique y Tarancon, baita laborista britainiarrak ere -Attle, Bedberigde-. Edo Maritain edo Mounier. Bere liburutegi xumean Jacques Leclerqen testuak gorde dira, eta hari irakurtzen zion “apaiza fededunentzat da, dagoeneko ez da bere buruarentzat, eta ez du beraz ordutegirik edo etxerik ezordukoetatik babesteko...”.

Berak bultzatu zuen oinarri kristauko zeregina gazte talde bati esleitu zion, “oso kristau onak, eta are apostolu onak”. Pio XI.ak Quadragessimo Anno entziklikan eman zuen agindua burutu nahi zuen. Handik sortu ziren Eskola Profesionala, ULGOR, San Jose Kooperatiba (gero Eroski), Lankide Aurrezkia, etab. Izan ere, “langileen munduak ez du Elizaren doktrina sozialean sinetsiko ez badu bere obra sozialen errealitatean gauzatuta ikusten”. Eta zera gehitzen zuen: “Formula kooperatiboak beharrezkoa du gizakien jarduerak giza balio gorenak partekatzea eta inplikatzea, eta horregatik lana, kapitala eta antolamendua ez dira berez helburuak, gizakien interesak hobeto zerbitzatzeko bitartekoak baino”.

Apaiz izatea santutasunerako bide gisa, Joan XXIII.a miretsiz: “Gizarte berri baten, ordena berri baten egileak izan nahi dugu, zeinak gizakiari kreazioaren aginduz dagokion benetako postua errekonozituko dion…”. Maxima horren dizipulu zintzoa, Aita Santua hilberritan zera idatziko zuen: “Jainkoak santu nahi gaitu, santutasunaren bidean ibil gaitezen”. 60ko urteetan Don Jose Mariari lana erruz ugaritu zitzaion, eta ahulago sentitzen hasi zen, aje fisiko gehiagorekin. Baina ”bere ardien alde sakrifikatzen den artzain ona” izan nahi zuen.

Dagoeneko hedaturik zegoen Arrasateko kooperatibismoaren exijentziak eta entregak ez zion harrotasun pertsonalik eragiten, zera esaten zuenean: “Neuretzat bizitzeko baino zerbait gehiagorako jaio naiz. Ez dut azken gizona dena baino gehiago izan nahi”. 60ko hamarkadaren erdialdean, apaiz lagunkideak entrega maila hori mugara iristen ari dela igartzen du. Bihotza gaixoturik zuen. Lehenengo eroriko hori estropezu txiki baten moduan hartu zuen. Berriro ere bihotz zaurituaren gurutzea gainean hartu eta aurrera jarraitu zuen. 1974an beste bihotz ebakuntza bat egin zioten. Baina zeukan irmotasun eta baikortasunak zera esanarazi zion: “Pertsona behin erortzen bada berriro zutituko da...”.

Azkenean, sufrimendu eta oinazearen eraginez, honela zioen: “Gure bokazioak inposatzen digun posturan, badakigu gure sakrifizioa eta sufrimendua konpentsatuko direla, hemen behean eta beste bizitzan”. “Mina Jainkoagana dugun maitasunari buruzko konfiantzaren beste froga bat da”. 1976ko azaroaren 29an, arratsaldean, euria ari zuela, inguruan zituenekin batera Magnificat otoitza esan zuen, ahots mehe entzunezin batez. “Besteek jandako” gizon baten azken otoitza izan zen.

Corporación Mondragón Mondragón Unibertsitatea
Arizmendiarrietaren lagunak elkartea Caja Laboral

DON JOSE Mº ARIZMENDIARRIETA
Copyright © 2011. Jose M. Arizmendiarrieta kanonizatzeko kausa.

HOME | BIOGRAFIA | DOKUMENTAZIOA | BLOGA | OTOITZA | HARREMANAK | BULETINAK